Argitalpen-data: 14 de Azaroa de 2024

MOHAMED ALI MAROKOKO DRONE BATEKIN HILKETA SALATZEKO KOMUNIKATUA

MOHAMED ALI MAROKOKO DRONE BATEKIN HILKETA SALATZEKO KOMUNIKATUA

Gasteizko SEADeko lagunen elkartean Mohamed Aliren hilketaren berri izan dugu. Hilketa gertatu zen Marokoko armadaren drone batek eraso egin zionean Mendebaldeko Saharako Lurralde Askatuetatik zihoan anbulantziari.

Mohamed Ali Gazuaniko tailer mekanikoko biltegiko arduraduna zen. Tailer hori Tindoufeko errefuxiatuen kanpamentuetan dago, kanpamentuotan laguntza humanitarioa emateko ezinbesteko zerbitzua ematen duten ibilgailuak konpontzeaz eta mantentzeaz arduratzen da, eta euskal erakundeek finantzatzen dute. Mohamed ez da izan errefuxiatuen kanpamentuetako elkartasun-proiektuetan lan egiten zuen lehen biktima. Beste batzuetan ere jakinarazi dugu gure elkartearekin gure erakundeek finantzatutako proiektuetan parte hartzen zuten pertsonak erasoetan hil direla.

Beste behin ere egiaztatu ahal izan dugu Marokok militarrak zein zibilak bonbardatzen dituela bereizketarik egin gabe, Mendebaldeko Saharako aire-espazioa erabiliz. Aireespazioa Espainiako estatuaren erantzukizuna da lurraldea administratzen duen potentzia den aldetik. Aire eremua Marokori lagatzea arduragabekeria larria da, eta Espainiako estatua hilketa horien konplize bihurtzen du.

NBEk eta MINURSOk, Nazio Batuek Mendebaldeko Saharan hedatu duten taldeak, behin eta berriz erakutsi dute ez direla gai gatazkari aurre egiteko eta nazioarteko zuzenbidea betetzen dela zaintzeko. Gatazka 2020tik irekita dagoen gerra-egoeran dago, Marokok su-eten akordioak behin eta berriz urratu dituelako.

Mendebaldeko Saharako gatazka, laster 50 urte beteko dituena, munduko gerra ahaztuen esparruan koka dezakegu. Gatazka mediatikoagoek, hala nola Palestinakoak Gazan edo Ukraina eta Errusiaren artean gertatzen denak, 60 gerra ireki baino gehiago ezkutatzen dituzte mundu osoan. Bizi ditugun gerra berrietan garrantzi berezia hartzen ari da droneak erabiltzea, bereziki hilgarriak izanik erasotzailearentzat oso kostu txikia eragiten baitute.

SEADeko Lagunen Elkartetik, beste behin ere, autodeterminazio-erreferenduma egiteak dakarren nazioarteko zuzenbidea bete dadila eskatu nahi  ugu, horixe baita denboran alferrik luzatzen ari den eta saharar herriarentzat ondorio larriak dituen gatazkari amaiera emateko bide bakarra.

https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20241113/denuncian-la-muerte-en-manos-de-marruecos-de-un-saharaui-que-colaboraba-con-euskal-herria

Next Generation

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Next Generation