Publicado el 25 de Iraila de 2024

Gazte sahararren egoerari buruzko diagnostikoaren aurkezpena

Gazte sahararren egoerari buruzko diagnostikoaren aurkezpena

Urriaren 9an izango da, 12:30ean, Arkitektoen Elkargo Ofizialaren aretoan, Errenazimentuko plaza 3, behea, Gasteizen egingo dugu “gazte sahararren egoerari buruzko diagnostikoaren” aurkezpena, euskal erakundeetako lankidetza eta gazteriako teknikarientzat eta erakunde kolaboratzaileentzat.  

Txosten horrek errefuxiatuentzako kanpamentuetan dauden gazte sahararrei eragiten dieten zirkunstantzia sozial, ekonomiko eta kulturalei buruzko ikuspegi zehatza eta eguneratua eskaintzen du, egoera hobeto ulertu eta lankidetza-ekimen eraginkorragoak sustatzeko.

Diagnostikoa egin duten erakundeek, Begirune Fundazioa, Inmigrazioaren Euskal Behatokia (Ikuspegi) eta Gazteen Euskal Behatokia, aurkeztuko dute eta ekitaldian SEADen gazteria eta kirolaren ministerioko eta UJSARIOko, saharako gazte erakundea, ordezkariek parte hartuko dute, gazteek dituzten beharrei eta erronkei buruzko ikuspegia emanteko.

Aldez aurretik izena eman behar da ekitaldian parte hartzeko.

Next Generation

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Next Generation