Argitalpen-data: 24 de Iraila de 2024
PRENTSA-OHARRA: nazioarteko babes politiko eske etorri diren sahararrekiko Espainiako Barne ministerioaren jokaera irmoki gaitzesten du
Arabako SEADen Lagunen Elkarteak nazioarteko babes politiko eske etorri diren sahararrekiko Espainiako Barne ministerioaren jokaera irmoki gaitzesten du. Izan ere, hainbat erakundek nabarmendu dutenez, ezaguna da Marokok sahararren aurka erabiltzen duen errepresio politiko, kulturala eta ekonomikoa ilegalki okupatzen duen Medebaldeko Saharako lurraldean eta errepresioa jasan duen jende honi tratu txarrekin erantzun dute barne ministerioak eta bere segurtasun indarrek, Barajaseko aireportuan onartezinak diren egoeran neurriz kanpoko epean atxikituz, beren osasun eta higiene baldintzak hobetzeko eskaerak eta beren hizkuntzazko itzultzaileak ukatuz, tramiteak luzatuz eta, azkenean, babes eskaerak ezeztatu ondoren, Marokoren indar errepresiboen eskuetara bueltatzeko mehatxua luzatuz. Ez da, zoritxarrez, lehenengo aldiz, ez eta bakarrik sahararrekin gertatzen. Hala ere, bereziki larria da sahararren kasuan, Marlaska ministroak ondo dakien bezala, berak horrelaxe idatzi baitzuen 2014ko 40. autoan, Espainiak legez Mendebaldeko Sahararren ardura duelako. Literalki honela zioen Marlaska ministroak: “España sigue siendo la Potencia Administradora del Territorio” (Espainia da oraindik ere Lurraldearen Potentzia Administratzailea) beraz, bere betebeharra da”dar protección, incluso jurisdiccional, a sus ciudadanos contra todo abuso” (herritarrei babesa ematea, baita jurisdikzionala ere, edozein abusuren aurka). Dei egiten diegu euskal insstituzio, alderdi politiko, erakunde eta herritarrei, oro har, legez kanpoko astakeria hau gelditzeko, eta egoera jasatzen ari diren pertsoneei elkartasuna eta laguntza adierazteko. https://www.saharaelkartea.org/wp-content/uploads/2024/09/prentsa-oharra-240924.pdf